Zer Egin eta zer Ikuzi
Ostatutik oinez joan ahal izango duzu alderdi historikora eta bisitatu
XVIII. mendeko jauretxeak, garai kolonialetakoak, eta baita ere are
eta zaharragoak diren gure elizak, edota Errekonkistako garaikoa den
San Marcos gaztelua. Halaber, bisita ditzakezu Terry edo Osborne upategi
ospetsuak, edota gure taberna eta itsaskitegietako produktuak dastatu.
Hondartzara oinez joan nahi baduzu, topo egingo duzu hondar zurizko
eta fineko hondartza ederrarekin, Cádizako badiaren urak bustia. Honetaz
aparte beste hondartza batzuk ere aukeran dituzu, den-denak oso onak.
Ostatuan aholkatuko zaitugu zeure hobby edo kirola aurki ahal izan dezazun.
Txirrindu bat alokatzeko; paddel eta tenisean jokatzeko; arrantza, igeriketa, bela edo mendi-ibiliak egiteko, aukerak ugari dago, eta, golfa atsegin baduzu, zelai-eskaintza zabala.Bestela, baita ere, ur-parkea ikustera joan zintezke.
Horretaz gainera herri edo inguruko hiritarako irteerak egiteko ere aholkua emango dizugu.